XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUNEKUA IZPARRAK ETA JEL GAZTEIZ'EN Jai eder-eder ta onuratsua egin zan atzo Gazteiz, Araba'ko uri nagusijan.

Jai-atal gustijak egokiro bete ziran.

Ozte edo jente andija bildu zan España'peko lau Euzkadi-zatijetatik elduta.

Itzegikarijak keia atara eben euren itz sutsu bixi-bixijaz ¡ango txalo, uju ta gorak!.

Eizagirre'tar Joseba diputadu jaunak gure elez itz-egin eban esanaz euzkotar gustijei agur gartsu bat dakatsela Gipuzkoa'ren ordez, bijotza dardar daukola alde gustijetako euzkotarren aurrian aurkiturik, tamal andija dala Euzkadi'ko zati andijetan abenda-elia galduta ikustia ta lan-egin biar dala zintzo irabasteko, gure Euzkadi onetan dana dagola azkatasunaren eske, mendi, itxaso, ibai, arru, zelai, uri, ixakera, ele, ekandu, erti, abenda ta dana.

Dei sutsu bat egiten dautse danai, aberrija bere ixakuntza gustijetan osotu daigun.

Enbeita be juan zan ara, ta bere bersoekaz gora-goraketan ipini ebazan ez bakarrik euzkeldunak baita euzkeraz eztakijenak be.

¡Asko balijo dan gure Kepa'k!.

Azi ederra erein da atzo Araba'ko zelayetan, erneko da, lur-ganian agertuko da, aziko da, ganetik aixe otz indartsuak iñoz joten ba'dabe landarea, lur-pian sustarrak ugaritu, zabaldu ta sendotuko ditu, ta gero ¡a zelako zelai ederra galburu aztun aletsuz beterik egingo dan!.

Emendik juandako gustijak pozez beterik etorri dira.

Araba ta Naparra'ko zelayak Jel'ek arrapatu daizanian... gure arerijuei errekadutxo bat emoteko moduan egongo gara euzkotarrak.

Orretarako ekin gogor lanian, bakotxak bere aldetik eta bidetik, atzo Gazteiz'kuak egin eben lez.

Geure zorijon-agurra Gazteiz'ko Euzko-Gastedija'ri, Araba'ko jeltzaliei, atzoko itzegikari zolijei, eta atzo Gazteiz'era urriñetatik juan diranei ango Jel-jayari laguntziarren.

¡Gora Jel! ¡Gora Euzkadi! ¡Gora Araba! ¡Gora Gazteiz!.

ALOGER EDERRA Birminghan Ingelanda'ko Irakastetxe nagusijan, laterea edo latin irakasten daunak ointxe isten dautso bere lekuari, ta berau betetako deya egitea dabe, ia nok ixan gura daun ango latel-irakaslia.

Daukon alogera da 600 libra urtian; ango dirua ta emengua parrian ba'legoz, aloger ori 15.000 laurlekokua litxake; gaur diru trukea dago onan: libria 17,24 laurleko; ta truke onetatik jo ezkero, alogera da 10.344 laurleko urtian.

Eta an laterea (latin) ikasten dabe, ez bakarrik abadegeyak, ostantzeko ikasliak be bai.

España'n ¿nungo Irakastetxe nagusitan laterea irakasten da?.

MAKIÑIA EGAIZ GIXON BARIK Gixon barik, edo gixon ildakoekaz.

Oraintsu jazo da ingelandarren artian gauza bakan-bakana.

Egaizki edo egaiz-makiña bateko gixon bijak, erualia bata, artillerua bestia, goiko sualdi baten ilda gelditu ziran bakotxa bere zuluan.

Makiñia, gixonik ezpa'leuko lez gelditu zan, eta egaiz jarraitu eban ordu bete edo gasoliña amaitu yakon arte, ta azkenin lurreratu zan aldatz-egaixian, ezebe apurtu barik, gorpu bijak ganian ekazala. KIRIKIÑO.